XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biziki munta handikoa da hau, baina ez da hastapena baizik; etengabe ariz badugu non zer egin, denek elkarrekin.

Gaur Seaskakoak Parisen izango dira.

Ekainak 14 Lionel Jospin frantses irakaskuntza ministroa, Baionarat etortzekoa eta esan digute zerbait on ikarriko duela berekin.

- E.: Horiek hola, Herri-Urrats izan da.

- J.H.: Gisa guztiz, Herri-Urrats, ikastolen alde, Mendekoste egunez egitekoa zen.

Gure kanpaina egin edo ez egin, berdin izanen zen hori.

Seigarren urtea baita Seaskak antolatzen duela.

Baina hola gertatu da, Herri-Urrats sartzea gure kanpaina denboran eta hortaz baliatu ere gara, Herri-Urrats egunean berriz mintzatzeko hautetsi eta kulturatzale askorekin, hobeki sendi dezaten euskal kultura mugimenduak bere indarra behar duela erakutsi zerbaitetarat heltzekotan.

- E.: Gero, Pizkundea izan da Parisen. Seaska ere bai.

- J.H.: Horixe bera. Pizkundeko batzorde bat izan da frantses kultura ministroarekin hitzegiten.

Badirudi hein bat ongi entzunak izan garela.

Bereziki euskal kultura zentro edo etxe berri bat eraikitzeari buruz.

Nahiz erabaki segurrik ez den oraindik hartu.

Geroztik, Seaskakoak ere izan dira frantses irakaskuntza edo hezkuntza ministroaren laguntzaile batengana eta hein bat dudduzatuak etorri etxera, deus erdietsi gabe, baina hor ere badirudi gauzak doi bat argitu direla.

- E.: Uste duzu argitu direla? - J.H.: Argitzen hasi, eman dezagun.

Ezen ostegunean, ekainak bat, gaur, Seaskakoak berriz Parisen izango dira.

Bestalde, ekainak 14, Lionel Jospin, frantses irakaskuntzaren ministroa, Baionarat etortzekoa eta esan digute zerbait berri on ekarriko duela berekin.

Badugu beraz zerbaiten mentura, nahiz ez espantu egitekorik.

-E.: Gauzak onera itzultzen badira, hori izan daiteke iragan larunbateko elkarretaratze horren ondorio ere? - J.H.: Segur baietz.

Esan duzun bezala, elkarretaratze bat izan da, ez manifestaldi bat baitezpada.

Jendea bildu da poliki bainan ene iduriz hauxe da azpimarratu behar; iparraldeko 30 alkate edo auzapez hor zirela.

Eta hori garrantzia handiko gauza da suprefetak eta estadu-mailako kargudunek zernahi gauza ere hobeki kontutan hartzen baitute hautetsi andanatxo bat alde agertuz geroz.

- E.: Hogeitamar auzapez hor izatea, lehen lerroan, hori beraz munta handikoa zaizu? - J.H.: Biziki munta handikoa.

Gainera, frantses sozialista alderdiko auzapezak ez ziren hor bainan esan digute euskal kulturaren aldeko erabakientzat mugituko direla, bereziki Hendaian alkate den Rafael Lassallete.

Berak ez dira etorri, halako uzkur aire batengatik, beldurrez elkarretaratze hortan gobernuaren jokabidea eta estaduaren okerkeriak nolazpait salatuko zirela gogor.

Eta nola sozialistek gaurko gobernua sustatzen baitute, beldur horrengatik ez dira agertu.

- E.: Maiatzeko kanpaina eta hori bukatu duen elkarretaratzea gerokoarengatik onak iruditzen zaizkizu? - J.H.: Gauza bat esango dizut.

Hauxe ez dela hastapen bat baizik.

Badugu non zer egin denek elkarrekin.

Eten gabe lanean ariz, lotsarik eta etsirik gabe.

Orain, badirudi urrats bat aurrera egiten ahal dugula, euskarazko irakaskuntza legeztatua izateko eta euskal kultura hobeki lagundua.

Bainan urrats horrek beste asko manatzen ditu gure eskubide osoen gozamena ez duguna segurtatua eta hortarik urrun gabiltza oraindik.